☰
Hauteskunde Behatokia beta
EU

Guri buruz

Hauteskunde Behatokia Euskal Herriko hauteskunde-emaitzak modu bateratuan ikusteko tresna da: Hegoaldea eta Iparraldea mapa berean, udal hauteskundeetatik hasi eta Europako Parlamenturaino, udalerrika eta sekzio zentsalka edo bulegoka.

Datuen webgunea da: emaitzak, eserlekuak eta haien bilakaera erakusten ditu, iritzirik gabe. Datu guztiak iturri ofizial publikoetatik datoz eta Iturriak atalean daude zerrendatuta, deskarga-datarekin.

Zer dago hemen

  • Mapa: hauteskunde mota bakoitzeko emaitzak, denbora-lerroarekin; zona bakoitzean data horretarainoko azken hauteskundeak.
  • Bilakaera: eremu bakoitzak 2011tik nola bozkatu duen (Euskal Herria, lurraldeak, eskualdeak, udalerriak…), hauteskunde mota bakoitzean.
  • Eserlekuak: Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua, Batzar Nagusiak, Diputatuen Kongresua eta udalak.
  • Euskal Parlamentu Federala: simulazioa eta «Egin zure gobernu koalizioa» jokoa (Autonomikoak mapan, Euskal Herri osoaren eserlekuetan).
  • Blokeak: Hegoaldea alderdika; Euskal Herri osoa eta Iparraldea bloke politikoka.

Taldea eta harremana

  • Ion Ansa: arduraduna.
  • Nora Galparsoro Larraza: garapena eta diseinua.

kontaktua@hautesbehatokia.eus · Lege oharra eta pribatutasuna

Datuak

Datuak nola lantzen diren Metodologia orrian azaltzen da; nondik datozen, Iturriak orrian.